Arxiu de la ‘Denetarik’ Categoria

Hizkuntzak eta teknologiaren bateratzea

Març 3, 2008

Lengoaia naturalaren prozesamendua izan da informatikaren jaiotzaz geroztik arreta berezia jaso duten gaietako bat. Gela oso bat behar zuten lehenengo ordenagailu haiek sortu ziren garai hartan bertan, ordenagailuek lengoaia naturalaren prozesamenduan izango zuten eragina izaten zen hizpide, eta gai anitz landu dira 60ko hamarkadaz geroztik arlo hauetan: zuzentzaile morfologikoak, zuzentzaile gramatikalak, testu-tratamendu automatizatua eta, nola ez, itzulpen automatikoa edo ahotsaren sintesia bezalako gai ’izarrak’.Horregatik, Teknologia Berriak modako termino bihurtu zaigun garai honetan, ez da harritzekoa behin eta berriz horiek hizkuntzaren tratamenduan izan dezaketen eragina neurtzen saiatzea. Eta, alderantziz, baita hizkuntzek teknologia berrietan duten eragina jakin nahi izatea ere. Eta hizkuntza gutxituen kasuan?

Azken galdera hori bi eratara egin dezakegu: zein da hizkuntza gutxituek teknologia berrietan duten betebeharra? Edo, bestela, zein eragin dute teknologia berriek hizkuntza gutxituetan?

Bi galderak guztiz desberdinak izan arren, biek dute garrantzia. Artikulu honetan bietaz arituko naiz, sakontzeko aukera gutxi izan arren, adibide bana jarriz.

Argazkia
Eleka ingeniaritza linguistikoaren webgunea.

Hizkuntza gutxituak teknologia berrietan

Gero eta argiago dago teknologiarekin dugun harremana aldatzear dagoela. Domotikaren presentzia gero eta nabarmenagoa da gure bizitzan, eta horrek pertsonek makinekin dugun harremana naturalagoa izatea egiten du. Halaber, ez dugu informatika jakin beharrik ordenagailua erabiltzeko, eta are gutxiago garbigailua martxan jartzeko. Baina kasu guztietan teknologiak hartzen du parte.

Aurrerantzean, teknologiaren erabilera hori naturalago bihurtuko da, eta pixkanaka lengoaia naturala izango da makinekin lan egiteko erabiliko dugun tresna. Harreman horrek, ordea, hartuko al ditu hizkuntza gutxituak bere baitan? Edo ingelesez aritu beharko dugu gure inguruko tresnekin? Izango al da euskara erabiltzeko aukerarik?

Hori gure esku dago. Hau da, enpresa handiek ez dute hizkuntza gutxituen aldeko apusturik egiten; beraz, teknologia berriak erabiltzean, gure hizkuntzaz aritzeko aukera geuk landu beharko dugu. Hori da Elekan egiten saiatzen garena. Adibide garbia Xuxen da. Guztiok ezagutzen dugun zuzentzaile ortografikoa gaur egun arrunta bada ere, garai batean izugarrizko jauzia suposatu zuen euskarak teknologia berriekin zuen harremana finkatzean. Ondoren, beste tresna batzuk etorri dira. Esaterako, 2003an kaleratu zuen Elekak euskarara egokitutako OCRa, aspalditik hainbat hizkuntzarako zegoen tresna. Badira beste zenbait tresna hizkuntza nagusietan arrunt bilakatu direnak eta hizkuntza gutxituentzat ez daudenak, zuzentzaile gramatikala esaterako. Noiztik dugu Word-en gaztelania, frantsesa edo ingelesa bezalako hizkuntzen estilo-zuzentzailea? Badira urte batzuk. Eta euskarazkoa? Oraingoz ez. Eta Euskal Herrian garatzen ez badugu, ez dugu halakorik izango.

Argazkia
IXA Taldearen webgunea.

Horretan ari da, beraz, Eleka. Euskararako zuzentzaile gramatikala da esku artean ditugun proiektuetako bat, eta IXA Taldearekin garatzen ari garen tresna horren emaitza laster batean izatea espero dugu. Ea pixkanaka euskara jartzen dugun teknologikoki beste hizkuntzen pare.

Teknologia berriak hizkuntza gutxituen alde: Berbagune

Lehen egindako bi galderetan, bigarrenak badu zentzu berezi bat: lagundu al dezakete teknologia berriek hizkuntza gutxituen garapenean? Nik ez dut zalantzarik: bai.

Horren adibide moduan beste proiektu bat jarriko dut: Berbagune, hizkuntza gutxituen behatokia. Berbagune, epe laburrean Interneten (www.berbagune.org) eskura izango duzuen ikerketa-proiektu baten emaitza da. Elhuyar Fundazioak eta GAIAk zuzendu eta Elekak eta Elhuyar Aholkularitzak garatutako proiektu horren helburua da Interneten hizkuntza gutxituek duten presentzia aztertzea eta emaitza era grafikoan azaltzea.

Argazkia
Berbagune epe laburrean Interneten eskura izango da.

BERBAGUNE Europako hizkuntza gutxituek Interneten duten presentzia arakatzeko behatokia da. Bertan, lehen urrats horretan definitu diren sei hizkuntzen inguruko datuak ezagutu ahal izango dira:

  • Euskara, katalana, bablea eta galegoa
  • Geografikoki egokitzen zaizkien hizkuntza nagusiak: gaztelania eta frantsesa

Hizkuntza gutxituek Interneten duten hedapen?mailari buruzko daturik ez da orain arte eskuratu, eta hori egitea ezinbestekoa da teknologia berrien aroan zein egoeratan gauden eta zer helburu garatu behar ditugun jakiteko. Hizkuntzen arteko datu?gurutzaketa ere interesgarria da, inguruko hizkuntza gutxituekiko hedapen?maila nolakoa den jakiteko (bai kopuruetan, bai zerbitzuetan, baita garatutako gaietan ere), bai eta geografikoki egokitzen zaien hizkuntza nagusiarekiko hedapen?maila nolakoa den jakiteko ere.

Berbagune behatokiaren bitartez, hizkuntza bakoitzak Interneten zer hedapen duen jakin ahal izango da: zenbat web orri dauden, zein gai lantzen diren, zein motatako web orria den (jakintzari ote dagokion, zerbitzuari egokitutakoak ote diren, etab.).

Datu horiek uneko egoera aztertuta arakatu ahal izango dira, baina joeren datuak ere lortu ahal izango dira.

Hizkuntza bakarrari buruzko datuez gain, beste hizkuntzekiko alderaketei buruzkoak ere lortu ahal izango dira.

Behatokiaren azken helburua izango da datuen gainean estrategia telematikoak definitzea eta garatzea: garapen?mailaren arabera, helburu jakinak definitu ahal izango dira hizkuntza horien presentzia garatzeko, indartzeko eta zabaltzeko Interneten.

Lehen urrats horretan, euskararekin batera dauden hizkuntza nagusiak eta horiekin batera dauden hizkuntza gutxitu batzuk hautatu dira. Garapen?maila nolakoa den jakiterakoan (eta, beraz, zenbaterainoko garapen?maila behar duen definitzerakoan), inguruko hizkuntzen egoera ezagutu nahi izan da.

Edonola ere, behatokiak beste hizkuntza gutxitu batzuei buruzko datuak ezagutzeko erreminta izan nahi du, datozen hilabete eta urteetan, teknologia berrien esparruan hizkuntzak lortzen ari diren garapen?maila ezagutu ahal izateko eta politika teknologiko zehatzak definitzeko.

Azken ondorioak

Bi galdera egin ditut artikulu honen hasieran, eta biak guztiz desberdinak zirela esan arren, garbi dago bien erantzuna bat datorrela: Teknologia berriek hizkuntza gutxituak behar dituzte beren eremua zabaltzeko, aurrera egiteko eta gure eguneroko bizitzan guztiz barneratzeko. Baina teknologia berriak ez dira hizkuntza gutxituen etsai, horien beharretarako erabili behar ditugulako. Horregatik, hizkuntza gutxituek teknologia berriak behar dituzte aurrera egin nahi badute. Ez daukate, beraz, bata besterik gabe aurrera egiterik. Etorkizuna teknologiek adieraziko dute, baina gure hizkuntzan.

Dokumentazioa

http://www.euskonews.com/0243zbk/gaia24304eu.html (martxoak 3, 13:13h)

Bittor Aiape!

Febrer 27, 2008

Begiratzen dut zure aurpegia
ikusten dudan bakarra desolazio hutsa
non geratu da zure itxaropena
irabazteko nahia bizitza honetan!
Zer gertatu da itsurarekin,iribarrea galdu egin da
zure begirada zorrotza, zin egin dezaket
(“burua”) mundua eragozpen hura.
adi egon,adi egon,
adi egon,adi egon,
adi egon!!
Lehen aurrera bultzatu zenu bahina(n)
gaur egun ordea atzera begira
urteak ez dute bakartzen
gaztetazuna alde egin zuen.
Begiratzen dut zure aurpegia
ikusten dudan bakarra desolazio hutsa
non geratu da zure itxaropena
irabazteko nahia bizitza honetan!
adi egon,adi egon,
adi egon,adi egon,
adi egon!!
Ez zaitez honela geratu
ez ezazu (etzazu) besoak gurutzatu
egoera hau alda ezazu
“ez baduzu” horrela jarraitu
Ez zaitez honela geratu
ez ezazu (etzazu) besoak gurutzatu
egoera hau aldatzera doa
zure bizitza da betiko geroa!
adi egon,adi egon!

Hitz jakintsuak haiek! Bittor, denon inkontzientean egongo zara betiko, gure haurtzaroa izan baitzara.

PIRATA DIRUZALEEN ISTORIOA. aht inon ez inoiz

Novembre 22, 2007

Zurekin jolasten nintzenekoak oraindik gogoan ditut, behin, pirata maltzurrak etorriko zirela pentsatu genuen…
 Bion artean kontra erasoa prestatu dugu, zure adarrak piraten kañoiak baino sendoagoak dira, eta zu ta biok elkarrekin, pirata anker hoiek noiz etorriko irrikitan, kontraerasoa prest baitaukagu, eta ezinbestean irabaziko dugulako. Zure urrak harriak baino gogorragoak dituk motel! Kontuz ibili beharko gara, nahikoa zaigulako ikaratzearekin eta berriz ez hurbiltzearekin.
Eta piratak apurka-apurka hurbiltzen datoz, lurretik baina, ez dira itsasoan bezain indartsu. Orain, gu biok dugu indarra, ondo erroturiko sustraiak baititugu. Gure sustraiak ezin ditu inork lurretik atera ezta piratarik urrezaleenak bere altxor maparekin ere ez.
Guk ez dugulako urrerik, ezta dirurik, ezta nahi ere. Inoiz, inola, inon desagertuko ez den maitasuna aldiz bai, natura errespetatzen irakatsi ziguten bezela etxean, orain elkarri errespetua diogu.

Baina orain, udazkena dator, lo egin ene haritza, udaberrian gosez diren abiadura handizale hoiei zure sustraiak erakusteko, zure urrekin gogor erasotzeko eta abiadura handizale urregoseti hoien aurrean gogor erantzuteko, txikitan bezala zure ondoan izango nauzu.
Piratei garbi esateko urregosea badute ere, natura horren guztiaren gainetik dagoela eta zurekiko maitasuna ez duela munduko urre guztiak ere asetzen.

NAZIOARTEKO IKASLE EGUNA

Octubre 10, 2007
1939ko oroimenean egindako mobilizazioak1939ko oroimenean mobilizazioak

ZERGATIK IKASLEON NAZIOARTEKO EGUNA?

Nazioarteko egun hau 1939an kokatzen da, Naziak Pragako unibertsitateko ikasleen aurka oldartu ziren. Jan Opletal izan zen indar okupatzaile alemanek erail zuten lehen ikaslea, hau salatu nahian kaleetara atera ziren milaka ikasle eta indar okupatzaile alemanek 9 ikasle erail eta 2000 ikasle kontzentrazio esparruetara bidali zituzten.