Zurekin jolasten nintzenekoak oraindik gogoan ditut, behin, pirata maltzurrak etorriko zirela pentsatu genuen…
Bion artean kontra erasoa prestatu dugu, zure adarrak piraten kañoiak baino sendoagoak dira, eta zu ta biok elkarrekin, pirata anker hoiek noiz etorriko irrikitan, kontraerasoa prest baitaukagu, eta ezinbestean irabaziko dugulako. Zure urrak harriak baino gogorragoak dituk motel! Kontuz ibili beharko gara, nahikoa zaigulako ikaratzearekin eta berriz ez hurbiltzearekin.
Eta piratak apurka-apurka hurbiltzen datoz, lurretik baina, ez dira itsasoan bezain indartsu. Orain, gu biok dugu indarra, ondo erroturiko sustraiak baititugu. Gure sustraiak ezin ditu inork lurretik atera ezta piratarik urrezaleenak bere altxor maparekin ere ez.
Guk ez dugulako urrerik, ezta dirurik, ezta nahi ere. Inoiz, inola, inon desagertuko ez den maitasuna aldiz bai, natura errespetatzen irakatsi ziguten bezela etxean, orain elkarri errespetua diogu.
Baina orain, udazkena dator, lo egin ene haritza, udaberrian gosez diren abiadura handizale hoiei zure sustraiak erakusteko, zure urrekin gogor erasotzeko eta abiadura handizale urregoseti hoien aurrean gogor erantzuteko, txikitan bezala zure ondoan izango nauzu.
Piratei garbi esateko urregosea badute ere, natura horren guztiaren gainetik dagoela eta zurekiko maitasuna ez duela munduko urre guztiak ere asetzen.
