Liburu digitala

By ikasle

 

Zer da liburu digitala? Liburu digital zein eBook ak, fitxategi elektronikoa du euskarri, ez papera. Testua digitalizaturiko formatuan dago; disketean, CD-Romean edota Interneten gordetzen da. Liburu elektronikoak multimediako elementuak sartzeko aukera ematen du: bideoa eta audioa besteak beste. Interneten kasuan berriz, sarean dauden beste liburu digitaletarako estekak heltzeko aukera ematen du.

Historia zatitxo bat:Gaur egun nahiko hedatua bada ere, liburu elektroniko horretarako lehen urratsa 1971n eman zen Illinoisko Unibertsitateko Gutemberg Proiektuaren barnean (www.gutenberg.net).

Iritziak:
“kritika bera egin ziezaioketen orain bostehun urte inguru Gutenbergi… bere lana teknikoa zen huts-hutsean… hala ere, moldiztegiak sekulako iraultza ekarri zuen… seguru baten batek idatziko zuela orduan ere “liburuaren geroa beltza” zela… nik ere maite ditut liburuak… baina ez nau kezkatzen teknologiak zenbateraino aldatuko duen liburua, zeren une jakin batean irakurtzeko aukeratzen badugu beste euskarri bat, izango da liburua baino hobea delako.”Joxe Aranzabal

“Ez da hainbesterako… literaturari dagokionez liburu digitalak irakurtezinak dira, baita belaunaldi gazteentzat ere… digitalizazioa aurrera doa… digitalizazioaren ezaugarriei buruz gogoeta egin beharko genuke… modernidadearen izenean agiri publikoak enpresa pribatuen eskuetan uzten ari baikara… erakunde ofizialak eta pribatuak digitalizazioaren planifikazioa egin beharko bailitzateke…”
Erreferentziak:
Eibarko udaletxeko web gunea 

Etiquetes:

Deixa un comentari