0110001,0010001,0000011… Hau da ean digitalizazioaren oinarria, batek daki ea egunen baten honela idazten bukatuko dugun , beraien menpe, baina orain argi dudana da haien izugarrizko menpekotasuna izaten hasi garela, eskola materialak hemendik ematen dizkigute, orain liburuak formato honetan erabiltzea ikaragarri zabaldu da.
Egunarte ezagutu dugun liburu formatoa ordezkatzen doan heinean, sentigarriak diren liburuak bigarren maila batera pasatzen doaz.
Zer gertatuko litzateke bada, Ingalaterran bezala datuen desgertze bat sortatuko balitz? Liburuen jakintza guztiak desagerturik.
Ekologismoaren atzean ezkutatzen den argumentuarekiko berriz, ez al da askoz ekologikoagoa behin eta berriz berrerabili daitekeen zerbait?
Eta itsuak diren pertsonek honekin aurrerapausurik izango dute, edo orain baino baztertuago izango dira gizartean?
Abantailak ziur nago izan badirela, asko baitira toki ezberdinetan haien aldeko iritzia azaltzen dutenak, baina, hemengo blog honetan galdera klabe batzuk botatzen ditut E-bookaren inguruan eztabaida sortzeko asmotan .
