Filologiaren esanahitik hasirik, hitzen zientziatik abiaturik zalantzak sortu daitezke zergatik ikasi edo ez pentsatzean. Halaxe da, bada.
Nik neuk bada, filologia ez dut hizkuntzaren arlotzat jotzen soilik, are gehiago historiaren partetzat, giza sikologiaren partetzat, bizitzan pentsatzeko eraren partetzat (filosofiatzat) eta finean pertsonok gizartean eragiteko ahalmenak osatzen duela uste dut, bere zentzurik eta zabalenean.

Argi izan dut, euskal filologiaren hautaketa egiterakoan, historian nire jakintzak aberasteko bidea izango dela, sikologiaz eta giza jarrerez nire jakin minak asetzeko baliatuko naizela eta azkenik filosofia ezberdinen inguruan janzteko. Hizkuntza delako honen guztiaren inguruan aztarnak dituena. Honegatik guztiagatik filologia.
Etiquetes: littera